Errealitatea. Zer da errealitatea? Ikusten duguna, entzuten duguna, ukitzen duguna. Hori al da errealitatea? Mugatua da ala mugagabea? Subjektiboa ala objektiboa? Zenbat galdera eta erantzunak, zenbat erantzun?
Erantzunik ez dut. Kezkak, dudak, zalantzak bai ordea. Finean, pentsamenduak. Errealitatea, ustez, ikusten, entzuten eta ukitzen duguna da. Zentzuek beraien papera omen dute bizitzaren antzezlan honetan. Antzezlana. Honela irudikatu dut mundua eta bloga.
Antzezlana, ustez errealitatea zen ia oro dudan jartzen baitut. Duda-muda honetatik hitz egitea ez da batere erraza. Beraz, hobe, pentsatzen dudana margozten badut. Margotzeak ez dit hitza ezabatuko, nire tokia izango baitut, nire enurak islatzeko gunea. Baina ziurra ez dut ezer esan eta ez dut esango, ez ditut galderen erantzunak aurkituko. Ez dut frogarik. Pentsamenduak ditut, nahikoa, galderen erantzunen bidea asteko.
Renéren margonala begiratzen dut. Eta hori ez da errealitatea? Zentzuen papera beraz ez da fidagarria. Maltzurrak dira antzezlan honetan, gezurtiak. Egia nork dio? Ikusmenak? Ez, ikusmena ere gezurtia da. Batzuetan, errealitatea ikusten baitugu, baina dirudienez, beste batzuetan ez. René zer pentsatu zenuen, zergatik idatzi zenuen hori?
Margolana begiratzen jarraitzen dut, pentsatzen. Pipa bat da. Aitonak izaten zuen piparen modukoa. Pipa hau berezia da, ez baita errealitatea. Margolan bitxia. Agian, margolan guztiak dira ezohikoak. Eta blogak? Ezohikoak dira? Ez dira errealitatea? Gainera margolaria gizakia da eta gizaki orok bezala pentsamenduak ditu, kezkak eta dudak ere. Sentimendu hauek eragina dute margolanetan, antzezlan propio sortuz. Beraz, errealitatea bere erara margotzen du. Ni margolaria ez naiz, blogean idazten dut, ez dut margotzen. BAina, blogean marrazten dudan gizakia izanik. Nik ere maskara bat du, subjetibotasuna adieraziz. Nahi dudan hori, azalduz, erakutsiz. Antzezlan guztien atzean dago nire benetazko izaera.
Antzezlana amaitu da, nirea behintzat. Egunen batean galderen erantzuna aurkituko dut, dugu edo duzu. Agian, beharbada, akasko, apika hau ez da blog bat. Nork daki?
Posted by Mr WordPress on Urtarrila 29, 2010 at 1:58 pm
Hi, this is a comment.
To delete a comment, just log in, and view the posts’ comments, there you will have the option to edit or delete them.