Gizartea ez da errudun. Erruduna norbera da. Nahia, desioa? Nik, pertsonalitate falta deituko nioke. Uko egitea, gustokoa izateko. Antzezlan bilakatzen da honela mundua. Antzezle asko, gehiegi agian. Antzelanetik at, jende gutxi.
Antzezlan guztiak bezala, hau ere amaituko da. Itxiko da teloia. Argiak piztuko dira eta bakoitzak, egokitzen zaion papera antzeztuko du. Bakoitzaren antzezlanaren papera, ez estereotipo honek sortutako antzezlanarena.
Ez al da ba egokiagoa zure izaerari uko ez egitea?
Posted by sekond on Otsaila 4, 2010 at 11:58 am
Estereotipoak pertsonok errealitatea errexago ulertzeko iten ditugun sailkapenak dia. Gertatzen dana da, gehienetan taldeka epaitzen degula talde horren barruan dagon bakoitza aintzat hartu gabe.
Ordun, nahigabe gainuntzekuak etiketatzeitugun bezelaxe etiketatze gaituzte, ta oaindik ez gea jabetu norbera oaindik guztiz libre adierazi ezin gean honetan, aldaketa bat behar dala.
Antzezlana eta antzezleak. Zenek daki antzezlana antzezlan den eta ez, gure begiek sortutako ilusioa? Eta zer da izaerari uko egitea?Edo ez dakigu gainontzekoetara egokitzen gauzak erosoagoak izan daitezen?? Izaera galtzen da, zure emozioak urratu eta pausoak lapurtzen dizkizutenean.
Posted by hitz setatuak on Otsaila 4, 2010 at 6:59 pm
Argi ikusten da antzerki honetan zein diren antzezlean. Benetan zein diren ala moduak eta zein diren ala moduko horiek bezala izan dutenak. Asako, hanka sartuko dugu baten batekin, baina hori arlo guztietan gertatzen da.
Izaerari uko egitea, ala moduko horiek bezalakoa izan nahi dutenak egiten dute. Beraiek hartzen duten erabakia da, beraz izaeraren parte da baina horrekin esan nahi dudana da. Antzezlanetik kanpo, askok ez luketela antzezlanaren barnean bezala antzeztuko.
Eta bai, beharbada erosoagoa da gainontzekoetara egokitzea, baina finean, ez zara eroso sentitzen. Beraz, hutsaren hurrengoa.