ZORIONAK, Mrs INDARTSU

Ez zaitut tristetu nahi. Alaitu egin nahi zaitut. Ez arduratu, ez da epaitegiko salaketa. Sentimenduen salaketa soil bat da.

Ez neban pentsatu, uste horren indartsua zinenik. Bizitzak, pasadizoek, bizipenek indartu egiten omen gaituzte, pertsona hobeago bilakatu. Esamoldea argi geratu zait zurekin, zu baitzara horren adibiderik garbiena. Bai, ahots mehe horren atzean gordetzen dena, itsasoaren urdinean galtzen diren olatuen begiak dituena, gorderik duen irribarre polit hori duena, bere pentsaerak lau haizeetara zabaldu ordez bihotzean gordetzen dituena. Bai, zu.

Indartsua, oso. Horrela definituko nizuke. Zuretzat hitz egokia dela uste dut. Bizitzako trantzeek, gizarte hau kruel bilakatu dezakete. Pisuzko arrazoia behinbat, badu. Eta ez bakarra gainera. Kalera irten, kaleak beltz dirudite askotan. Ilunak. Ez ditut gizarte honetako pertsona guztiak juzgatu nahi, ez da hori nire intentzioa, baina bai, gizartea orokorrean. Lotsagarria da kale koloredunek txuri beltz itsura hartzea pertsona batzuen erruz. Gaizki ari naiz, pertsona izena ez baitute merezi. Baina tira, hitz hauekin ez dut gizarte hau eta honen filosofia aldatuko. Demokrazia honetan, demokrazia gutxi ikusten dut nik. Dirudienez, pertsona askok ez dute nire iritzia konpartitzen. Nire asmoa une honetan ez da Anarkismoa, komunismoa edota benetazko demokrazia boterean ipintzea. Pertsona horien filosofia aldatzea. Nire asmoa, zu zarenaz bene-benetan ohartzea da. Behintzat, nik zarena uste dudanaz ohartzea.

Begi urdin horien atzean izkutatzen zarela esan dut. Izkutaketa jolasa egiten badugu zelan? Gorde egin zara, ihes egin duzu, eta helmugara ailegatu zara. Irabazi egin duzu. Gorde egin zara, gorde behar zenuenean; ihes, ihes egin behar zenuenean eta horrela, unean unekoa egiten, garaipenera ailegatuz. Zoriondu egin nahi zaitut, harrigarria baita zein hona zaren jolas honetan.

Bihotzak ohiartzuna izan behar du. Milaka sentimendu, sentsazio, emozio. Ez nator giltza bategaz, ireki eta oro atera nahian. Giltza zuk duzu, nahi duzunean ireki eta ixteko. Behin edo behin, pentsatzen jarri eta jakin nahi izan dut bihotz horren barnean zer dagoen, giltzagaz ireki eta ezagutu. Ezagutu, ez nabilela oker. Ziurrak direla nire sentimenduak eta jada, garaipenaren txapela buruan daukazula. Ipinia. Txapeldun bat baitzara. 

Zure sentimenduek oker nabilela esaten badute, iritziz aldatzea nahi dut. Bai, zure sentimenduek iritziz aldatzea. Agian ez zara ohartu, baina indartsua zara. Indartsuenetan indartsuena. Akaso, askotxo esatea da. Apika, ez. Lerro hauek idazten ari naizen bitartean hori pentsatzen dut, bizitzako trantze horrek ez dizula irabazi, zu izan zarela garaile. 

Beraz, zoriondu besterik ezin zaitut egin.

Advertisements

Ulertu, aditu, entenditu

Itxura naturalaren aurka. Ispiluaren aurrean. Azal ilunagoa, begi margotuak, ezpain koloredunak. Zergatik tratatzen dut aurpegia margolana izango balitz bezala? Ez naiz Dali.

Galduta

Ze erantzunen bila nabil ispiluaren aurrean?

Estereotipoa

Gizartea ez da errudun. Erruduna norbera da. Nahia, desioa? Nik, pertsonalitate falta deituko nioke. Uko egitea, gustokoa izateko. Antzezlan bilakatzen da honela mundua. Antzezle asko, gehiegi agian. Antzelanetik at, jende gutxi.

Antzezlan guztiak bezala, hau ere amaituko da. Itxiko da teloia. Argiak piztuko dira eta bakoitzak, egokitzen zaion papera antzeztuko du. Bakoitzaren antzezlanaren papera, ez estereotipo honek sortutako antzezlanarena.

Ez al da ba egokiagoa zure izaerari uko ez egitea?

Nortasun bila

Logelak nortasuna galdu zuen. Nik galdu nuen moduan, zuk zeurea galdu zenuen moduan. Nortasuna ez zuen ezerk, inork. Arima galduen moduan sentitzen nintzen. Urrun baina gertu, hotz baina bero, ilun baina argi, lasai baina dardarka. Nire sentimenduek soilik zuten nortasuna. Logelak nortasuna aurkitu zuen unean, sentimenduek galdu zuten.

 Zer hobe?

Maite zaitut

Hanka sartuko dudan beldur. Beldur hitz hauek irakurriko dituzun.

Orduan zergatik idazten dut?

Ceni m’est pas une blog

Errealitatea. Zer da errealitatea? Ikusten duguna, entzuten duguna, ukitzen duguna. Hori al da errealitatea? Mugatua da ala mugagabea? Subjektiboa ala objektiboa? Zenbat galdera eta erantzunak, zenbat erantzun?

Erantzunik ez dut. Kezkak, dudak, zalantzak bai ordea. Finean, pentsamenduak. Errealitatea, ustez, ikusten, entzuten eta ukitzen duguna da. Zentzuek beraien papera omen dute bizitzaren antzezlan honetan. Antzezlana. Honela irudikatu dut mundua eta bloga.

 Antzezlana, ustez errealitatea zen ia oro dudan jartzen baitut. Duda-muda honetatik hitz egitea ez da batere erraza. Beraz, hobe, pentsatzen dudana margozten badut. Margotzeak ez dit hitza ezabatuko, nire tokia izango baitut, nire enurak islatzeko gunea. Baina ziurra ez dut ezer esan eta ez dut esango, ez ditut galderen erantzunak aurkituko. Ez dut frogarik. Pentsamenduak ditut, nahikoa, galderen erantzunen bidea asteko.

 Renéren margonala begiratzen dut. Eta hori ez da errealitatea? Zentzuen papera beraz ez da fidagarria. Maltzurrak dira antzezlan honetan, gezurtiak. Egia nork dio? Ikusmenak? Ez, ikusmena ere gezurtia da. Batzuetan, errealitatea ikusten baitugu, baina dirudienez, beste batzuetan ez. René zer pentsatu zenuen, zergatik idatzi zenuen hori?

 Margolana begiratzen jarraitzen dut, pentsatzen. Pipa bat da. Aitonak izaten zuen piparen modukoa. Pipa hau berezia da, ez baita errealitatea. Margolan bitxia. Agian, margolan guztiak dira ezohikoak. Eta blogak? Ezohikoak dira? Ez dira errealitatea? Gainera margolaria gizakia da eta gizaki orok bezala pentsamenduak ditu, kezkak eta dudak ere. Sentimendu hauek eragina dute margolanetan, antzezlan propio sortuz. Beraz, errealitatea bere erara margotzen du. Ni margolaria ez naiz, blogean idazten dut, ez dut margotzen. BAina, blogean marrazten dudan gizakia izanik. Nik ere maskara bat du, subjetibotasuna adieraziz. Nahi dudan hori, azalduz, erakutsiz. Antzezlan guztien atzean dago nire benetazko izaera.

Antzezlana amaitu da, nirea behintzat. Egunen batean galderen erantzuna aurkituko dut, dugu edo duzu. Agian, beharbada, akasko, apika hau ez da blog bat. Nork daki?